ohiko galderak
Nola erregistratu naiteke?
Bideoak ikusteko EZ da beharrezkoa erregistratzea. Urrats bat eman eta zure bideoak argitaratu, taldeak sortu, mezuak bidali eta komunitateko beste kideekin komunikatu nahi baduzu, izena ematea ezinbestekoa da. Horretarako, Euskaltube.com guneko erregistro orrira jo behar duzu.
Izena emateko zer da beharrezkoa?
Erregistratzerakoan, sistemak datu batzuk eskatuko dizkizu. Ezinbestekoa da erabiltzaile izen baliagarri bat eta benetako eposta helbidea zehaztea. Izan ere, eposta helbide horretan jasoko dituzu erregistroa burutzeko argibideak. Lotura bat agertuko zaizu eta bertan klik eginda izen ematea amaitutzat emango du sistemak.
Nire pribatutasuna babestuta al dago?
Euskaltube.com guneko erabiltzaile guztien pribatutasuna Datuen Babeserako Politikak babestuta dago. Alegia, datu horiek ez zaizkio Euskaltube.com ez den beste inori emango eta gune honek baliatzekotan, sistemaren erabilpena hobetzeko eta erabiltzaileekin harremanetan jartzeko izango da. Beti ere gune honekin zer ikusia duten aferak azaltzeko, jakina. Inolako mezurik jaso nahi ez baduzu, zehaztu info[abildua]euskaltube.com eposta helbidera mezu bat bidaliz.
Zeintzuk dira erabilpen baldintzak?
Aurki, erabilpen baldintzak, erregistratutako erabiltzaileen betebeharrak eta lege oharra zehazten dituzten testuak argitaratuko ditugu hemen.
Ze fitxategi mota onartzen ditu Euskaltube.com guneak?
Euskaltube.com guneak mpg, mpeg, avi, divx, mp4 eta flv formatuan dauden bideoak onartzen ditu. Daukazun bideoa ez bada fitxategi mota hauetakoren bat, konbertsioa egin dezakezu.
Nola egin dezaket bideo konbertsioa?
Bideo konbertsioa egiteko, esan bezala, tresna ezberdinak daude. Hemen aurkituko dituzu trikimailu batzuk.
Bideoa igotzerakoan ez da kargatze barra agertzen, zergatik?
Berez, formatu egokian dagoen bideo bat sareratzerakoan, sistemak automatikoi karga barra agertzen du, eta bideo igoera amaitzeko zenbat denbora falta den ere zehazten du. Baliteke, hala ere, batzuetan barra hori ez agertzea. Normalean, fitxategia baimendutako formatuan badago, nabigatzaileak kargatzeari uzten dionean amaitzen da bideoaren karga. Arazorik baduzu, administrazioarekin harremanetan jar zaitezke.
Ze tamainako bideoak kargatu ditzaket?
Gehienez, 50 Mbeko bideoak igo daitezke Euskaltubera. Izan ere, Euskaltube.com gunearen helburua ez da luzemetraiak dituen atari batean bilakatzea. Zuk zeuk egindako bideoak erakusgarri jartzea du helburu Euskaltubek. Telefono mugikorrarekin, argazki kamerarekin, bideo kamerarekin edo beste tramankulu batekin egindakoak izan daitezke, eta, guxti gora behera (kalitatearen arabera alda daiteke) gehienez hamar minutukoak izan daitezke. Hori baino luzeagoa den bideorik baduzu, zatikatzea izan daiteke aukera bat, kapitulutan banatuta sareratzeko.
Ze lizentziapean argitaratzen dira bideoak?
Bideoak Creative Commons lizentzia honekin argitaratzen dira. Hain zuzen ere, Euskaltubera igo diren bideoak edonork erabil ditzake baldin eta egilea eta jatorria aitortzen baditu, merkataritza xedeetarako erabiliko ez baditu eta baimen berberarekin partekatzen baditu.
Nola lagun dezaket?
Laguntzeko modu asko dago. Euskaltube.com gunean parte hartzea da garrantzitsuena, dela bideoak ikusten, bozkatzen, bidaltzen edo iruzkinak eginez… Jendeari gune honen berri ematea ere lagungarri izan daiteke, ahoz aho zabaltzeko. Horretarako, erregistratuta eta saioa hasita bazaude, zure lagunei eposta bidez mezuak gonbidaenak bidaltzeko aukera eskaintzen du Euskaltubek. Edonolako laguntza eskaini nahi baduzu, administratzailearekin harremanetan jar zaitezke.
Zer da erabiltzaile mapa?
Euskaltube.com gunean berako erabiltzaileen mapa geografikoa osatu nahi dugu. Horretarako Tagzania izeneko tresna erabiliko dugu. Azalpen guztiak hemen aurkituko dituzu.
Gauza batzuk oraindik euskaratu gabe daude, zergatik?
Euskaltube.com gunea beta bertsioa da. Horrek esan nahi du laborategitik jendaurrera ateratako lehenengo bersioa dela. Beraz, hobekuntzak etengabe egingo dira eta pixkanaka dauden akats eta arazo guztiak konpontzea da xedea. Baita euskaratzeari dagozkionak ere.
Menua eta beste elementu batzuk desitxuratuta ageri dira nire nabigatzailean.
Baliteke erabiltzen duzun nabigatzailearen edo sistema eragilearen arabera gaikaldeko menua eta beste elementu batzuk desitxuratuta agertzea. Euskaltube.com gunea behar bezala ikusteko Firefox nabigatzailea gomendatzen dizugu, euskaraz.
Ezin ditut bideoak ikusi…
Bideoak ikusteko ezibestekoa da Flash formatuan (flv) dauden fitxategiak ikusteko plugin edo gehigarria. Bideo bat ikusi nahi duzunean puzle baten pieza edo galdera ikur bat azaltzen bazaizu, klik egin eta automatikoki behar duzun gehigarria instalatuko dizu sistemak. Macromedia flash player da flash fitxategiak ikusteko gehien erabiltzen den tresna.
Talderik sortu al dezaket? Zertarako dira taldeak?
Euskaltube.com gunean erregistratuz gero, beste ahalmen batzuen artean, taldeak sortzeko gaitasuna izango duzu. Zaletasun edo gai jakin baten inguruko taldea sor dezakezu, beraz, edo dagoeneko sortua dagoen talde bateko kide bilakatu.
Nola bidali diezaioket mezu bat beste erabiltzaile bati?
Horretarako ezinbestekoa da erregistratua egotea eta saioa hasita izatea. “Nire kontua” idatzita duen estekan klik eginda topatuko dituzu aukera guztiak.
Bideoen xehetasunak alda ditzaket igo eta gero?
Bai. Zure kontuan sartuz gero, igo dituzun edukien kontrol osoa izango duzu. Ezabatu, aldatu eta abar egin ahal izango duzu.
Zertarako dira etiketak?
Etiketak edo tagak gako hitzak dira. Etiketa zehatzak jarrita, hitz berberekin etiketatuak dauden bideoekin lotuko duzu zure bideoa. Honela, bisitari batek “Donostia” etiketan klik egiten badu, “Donostia” etiketapean argitaratu diren bideo guztiak agertuko zaizkio. Hiruzpalau etiketa jartzea komenigarria da.
Zer da kode enbotatua delakoa?
Kode enbotatua duten bideoek kanpoko webgunetan txertatzeko aukera ematen dute. Kode hori erabiliz, edozein webgune edo blogetan jarri daitezke ikusgai euskaltubeko bideoak. Kode horrek plataforma batzuetan funtzionatzen du, eta beste batzuetan arazoak ematen ditu. Konpondu nahian galbiltza, eta hemen aurkituko duzu xehetasun gehiago. Enbotatutako bideo bat nola ikusten den jakiteko, begiratu adibide hauek: Bat, Bi, Hiru.
Zertarako bozkatu?
Bideoren bat gustatu bazaizu, bere alde bozka dezakezu. Izan batetik bost izar bitarteko bozketa egin daiteke. Sistemak, bozkatu duten erabiltzaile guztien balorazioaren bataz bestekoa agertuko du gero, izar gorriekin zehaztuta. Bozkarik jaso ez duten bideoak izar gorririk gabe agertzen dira.
Nola sailkatzen dira bideoak?
Oso garrantzitsua da bideo bakoitza igotzerakoan dagokion kategorian sailkatzea eta lan hori erabiltzailearen esku dago. Hartara, beste erabiltzaileek errazago eta modu zehatzagoan aurki ditzakete. Bestalde, bideo argitaratu berriak Euskaltube.com gunearen goiburupean agertzen dira argitaratu ahala. Bideo gehiago agertzen doazen heinean, azaletik desagertu egiten dira zaharrenak.
Zergatik agertzen dira bideo batzuk azalean, “Nabarmen” izenburupean, eta beste batzuk ez?
“Nabarmen” izenburupean, hitza berak adierazten duen bezala, nabarmendutako bideoak ageri dira. Bideoak nabarmentzeko ardura gunearen administratzailearena da. Interesaren eta aniztasunaren arabera nabarmentzen dira igotako bideoak.