erabiltzaile mapa

Euskaltubeko erabiltzaileen mapa
Euskaltubeko erabiltzailea zara baina, non arraio zaude?
Hemen goian ikus dezakezuna pixkanaka osatzea nahi dugun Euskaltube.com guneko erabiltzaileen mapa da.

Zer egin behar da bertan agertzeko?

Gure mapan agertzeko, behar beharrezkoa da Tagzania.com gunean erregistratzea.
Erregistratu ondoren, saio hasi behar duzu. Saio hasita daukazunean, Tagzaniako mapetan guneak gehitzen hasi zaitezke.
Puntu bat gehitzea oso erraza da. Lehenik eta behin, kokalekua zehaztu behar duzu gehitu loturan klik eginda.
Horretarako, datu hauek zehaztu behar dituzu eta Tagzaniak automatikoki bilatuko dizu kokagunea: kalea zenbakia herria, Estatua.

Adibideak:
Urbieta 10 Donostia, ES
Marengo 10 Bayonne, FR

Hori eginda, zehaztu duzun tokia mapan agertuko da (egokiena bizi zaren herria zehaztea da, baina ez da derrigorrezkoa kalea eta zenbakia jarztea nahi ez baduzu).

Orain, izenburua, azalpena, lotura bat (nahi baduzu) eta etiketak gaineratu behar dituzu.
Euskaltubeko mapan agertzeko, oso garrantzisua da euskaltube etiketa jartzea. Ez baduzu “euskaltube” etiketa jartzen, ez zara Euskaltube.com guneko erabiltzaileen mapan agertuko.

Nahi adina etiketa gehiago jar ditzakezu, adibidez: euskaltube, donostia, euskal herria, basque, egia. Horrela, informazio apur bat gehiago izango du zure kokaguneak.

Zalantzarik baduzu, jarri gurekin harremanetan.