Archive for the 'Albisteak' Category

Lehenengo urtebetetzearekin batera, itxura eta aukera berriekin ekin dio ikasturteari Euskaltube.com guneak

Asteartea, iraila 9th, 2008

Euskaltube.com guneak bere lehenengo urtebetetzean oparia egin nahi izan die erabiltzaileei. 2007ko irailaren 3an sortu zen bideoak partekatzeko euskara hutsezko lehenengo webgunea eta, urteurrena ospatzeko, itxura goitik behera eraberritu dute arduradunek, logotipoa ez ezik baita gunearen diseinu osoa ere. Gainera, sistema eguneratzearekin batera aukera berriak ere ahalbidetu dituzte: bideoak aukeratu ondoren bata bestearen […]

Player berria frogatzen ari gara: Zer iruditzen zaizu?

Igandea, apirila 27th, 2008

euskalTube.com gunean player edo erreproduzigailu berria frogatzen ari gara eta erabiltzaileen iritzia jaso nahi dugu. Zure iruzkina utzi nahi baduzu, hemen egin dezakezu.
Oraindik frogatan ari garenez, baliteke funtzioei dagokienean hainbat akats egotea eta aukera batzuk ere euskaratu gabe egotea. Frogek dirauten bitartean arazoak badaude, barka eragozpenak.
Player zaharrarekin alderatuta, ze hobekuntza ikusten dizkiozu berriari? Eta zertan […]

Zibertso: Bertsotarako kanal berezia euskalTuben

Igandea, martxoa 23rd, 2008

Gaurkoan euskalTube.com gunearen ekimen berri batekin gatozkizue: Zibertso.Bertsolaritzak Interneten gero eta toki gehiago duela ikusita, eta toki hori merezi duela sinistuta, euskalTuben bertsoei eta bertsolariei aparteko txokoa eskaintzea erabaki dugu. Gainera, gero eta gehiago dira webgune honen bitartez sareratzen diren bertso bideoak. Bada, hemendik aurrera, bertsolaritzarekin zer ikusirik duten bideoak metatuko dituen kanal berezia […]

Eraso baten ondorioz erori da euskalTube

Larunbata, martxoa 15th, 2008

euskalTube.com gunea martxan jarri genuenetik bigarren arazo larria jasan genuen atzokoan, martxoaren 14a, ostirala.
Ordu txikietan, gauerdia pasata, norbaitek eraso egin zion webguneari, baita arrakastaz eraso ere.
Gure ikerlariak (biba zuek!) dagoeneko kasua aztertzen ari dira eta segurtasun auditoria sakona egingo dugu aurrerantzean.
Mementuz, segurtasun kopia bati esker, martxoaren 8ko webgunea berreskuratzerik izan dugu. Baina bidean martxoaren 8tik […]

Eguberri on! Urte berri hobe!

Ostirala, abendua 28th, 2007

Ohitura da egunotan jendea zoriontzea. Eguberria igaro da dagoeneko (egun berria, neguko solstizioaen ostean argi orduak luzatzen hasten direnean…) eta laster urte berrian sartuko gara.
euskalTube.com gunean oso denbora gutxian komunitate sendoa sortu da eta, horregatik, erabiltzaile eta bisitari orori egun zoriontsuak igaro ditzala opa nahi diogu.
euskalTube.com guneari egunotan Gabonetako giroa nabari zaio. Izan ere, hainbat […]

Zaharrak berri: Business Global Conference eta Gipuzkoako 2.0 webgunerik onena

Asteazkena, abendua 26th, 2007

Kaixo!
Albiste zaharrekin gatozkizue gaurkoan. Izan ere, euskaltube.com irailaren 3an sortu zenetik oso lanpetuta ibili gara staffekoak ;), eta zuekin, webguneko erabiltzaileekin, partekatu nahi genituen hainbat gauza zaharkitu samar geratu zaigu. Baina esaerak dioenez, zaharrak berri.
Batetik, gogoan izango duzue agian 2007ko urrian Bilboko Euskalduna Jauregian egin zen Business Global Conferencen 2.0 tailerrentzako txokoan euskalTube.com izan zela […]

Orain, kanal bereziak ere bai

Osteguna, azaroa 29th, 2007

euskalTube.com gunean ekimen berri bati ekin diogu.
Orain arte, jakingo duzuenez, Taldea sor zitekeen euskalTuberen baitan. Hori orain ere egin daiteke.
Baina beste berezitasun bat gehitu nahi izan dizkiogu euskalTuberi: Kanal bereziak.
Kanal bereziak elkarte, hedabide, erakunde, instituzio, bideosormen talde eta abarrentzako espreski sortuko diren txokoak dira. Finean, Kanalek taldeek dituzten aukera berdinak eskaintzen dituzte partehartzeari nahiz […]

Erregistro arazoak konponduta

Larunbata, azaroa 24th, 2007

Azken astean arazoak izan dira erregistro berriekin euskalTube.com gunean.
Hain zuzen ere, jendeak ondo burutzen zuen erregistroa, baina konfirmazio mezua ez zuen behar bezala bidaltzen. Horregatik, jendea behar bezala erregistratuta zegoen, baina konfirmazioa burutu arte ezin zuten saioa hasi.
Arazoa zerbitzarian egon da. Arrazoiren batengatik, sistemak ez zuen mezua bidaltzen. Cirtex Hosting ostalaritza enpresakoekin hitz egin eta […]

euskalTube.com, Gipuzkoako webgune onenen sariketako finalista

Ostirala, azaroa 9th, 2007

euskalTube.com gunea Diario Vasco egunkariak antolatutako Gipuzkoako Webgunerik Onenen lehiaketan finalista aukeratu dute, Web 2.0 kategoriaren baitan.
Epaimahaiak hautatu ditu finalistak eta azaroaren 29an kategoria bakoitzeko irabazleak jakinaraziko ditu.
Publikoaren saria: Bozkatu, eta irabazi bidaia Punta Canara.
Erabiltzaileen iritzia ere kontuan hartuko dute Publikoaren Saria erabakitzeko.
12 webgune finalisten artean, Diariovasco.com guneko erabiltzaileek bat aukeratuko dute. Bozketan […]

Saioa hasteko arazoak: Pista batzuk eman dizkigute

Asteazkena, urria 10th, 2007

Tira, dirudienez, Euskaltuben pairatzen ditugun arazoetako batzuk ez dira gure kulpa!
Konturatuko zinetenez, batzuetan arazoak izaten dira saioa hasterakoan.
Cirtex Hosting-ekoekin harremanetan jarri gara berriz eta… alajaina, pista batzuk eman dizkigute.
Nik ikusi dudanaren arabera, batzuetan datu baseak izoztua dirudi, konexiorik galdu gabe bada ere. Alegia, guztiak ongi funtzionatzen du, baina saioa hastea ezinezkoa da […]