publi

Zure iragarkia euskalTube.com gunean: publi[abildua]euskaltube[puntu]com

Euskaltube.com guneko publizitate tarifak (jpg)
Euskaltube.com guneko publizitate tarifak (pdf)

Zer dira bistaratze edo inpresioak?:

Banerrak gune jakin bateko erabiltzaileen pantailatan inprimatuta zenbat aldiz agertzen diren neurtzen dute bistaratzeek. Publizitate zerbitzuak kontratatzerakoan, banerrari gehienezko inpresio kopurua zehazten zaio. Nahi izanez gero, eguneko inpresio kopurua ere mugatu daiteke. Adibide baterako, 40.000 inpresio kontratatu badira, eta inpresio horiek 30 egunetan zehar modu orekatuan banatu nahi badira, egunero 1.333 aldiz bistaratzeko aukera ezar daiteke. Bistaratze kopuruaren araberako tarifekin bezeroak kanpainaren zabalpena antolatu dezake.

TARIFAK:

Megabanerra (728×90 pixel): Inpresio edo bistaratze bakoitzeko 0,025 €.

Zutabea (200×400 pixel): Inpresio edo bistaratze bakoitzeko 0,020 €.

Laukia (200×200 pixel): Inpresio edo bistaratze bakoitzeko 0,017 €.

Laukiluzea (200×80 pixel):Inpresio edo bistaratze bakoitzeko 0,006 €. Gutxieneko kontratazioa, 30.000 inpresio 2 hilabetetan zehar, eguneko 500 inpresioko mugarekin.

OHARRA

euskalTube.com guneko iragarkiek bistaratze edo inpresio kopuruaren araberako tarifak dituzte.

Goiko irudian ikus daitekenez, neurriaren eta kokalekuaren araberako lau iragarki mota eskaintzen ditu euskalTube.com guneak. Laukiluzeari dagokionez, bi hilabetekoa da kontratazio epe laburrena. e

euskalTube.com gunean, hala ere, bezero bakoitzaren beharren arabera tarifak berrikusi eta moldatzeko aukera irekita dago. Kanpaina bakoitzaren beharrak ezberdinak dira. Horregatik, euskalTube.com eta bezeroaren arteko harreman zuzena hobetsi nahi dugu, behar horietara egokitzen den publizitatea zerbitzatu ahal izateko.

Goiko irudian zehazten diren tarifak oinarri hartuta euskalTube.com guneko administrazioarekin kontaktatu nahi baduzu, idatzi eposta helbide honetara: publi[abildua]euskaltube[puntu]com.

Baner pertsonalizatuak egiteko zerbitzua ere eskaintzen dugu: 30 eurokoa da tarifa, baner bakoitzeko, neurria edozein dela ere. Prezio guztiei BEZ gehitu behar zaie.

Iragarki zerbitzua eskaintzeko Openads izeneko sistema erabiltzen du euskalTube.com guneak. Bestalde, kanpaina amaitu bezain pronto (luzea bada, hilabetero) estatistika zehatzak helarazten dizkiegu bezeroei.

Zalantzak argitzeko, galdetu lasai.