Player berria frogatzen ari gara: Zer iruditzen zaizu?

euskalTube.com gunean player edo erreproduzigailu berria frogatzen ari gara eta erabiltzaileen iritzia jaso nahi dugu. Zure iruzkina utzi nahi baduzu, hemen egin dezakezu.

Oraindik frogatan ari garenez, baliteke funtzioei dagokienean hainbat akats egotea eta aukera batzuk ere euskaratu gabe egotea. Frogek dirauten bitartean arazoak badaude, barka eragozpenak.

Player zaharrarekin alderatuta, ze hobekuntza ikusten dizkiozu berriari? Eta zertan iruditzen zaizu okerragoa? Zure iritzia garrantzitsua da lanean ari garenontzat. Edozein iradokizun edo xehetasun nabarmendu nahi baduzu, iruzkin bat utzita egin dezakezu.

2 Responses to “Player berria frogatzen ari gara: Zer iruditzen zaizu?”

  1. ibai says:

    Aupa. Player berria oso ondo dago, niri behintzat gustatzen zait.

    Pega bakarra (agian). Beste playerrak aukera ematen zuen (nahiz eta EuskalTuben ez erabili) azpitituluak gehitzeko. Lehenago ere komentatu nuen, gurea moduko hizkuntzetan dauden komunitateetarako oso ideia interesgarria dela, euskarazko eduki gutxi daudelako, azpititulaturik ikusteko aukera. Player honek ematen du aukera hau? (Noski, ez da oso garrantzitsua aukera hori ematea, gero erabili behar ez bada)

    Bestela, esan bezala, oso itxura ona du. Hala ere, aurrekoa ere gustatzen zitzaidan, batez ere barra garden hori. Galdera bat: bideoak kargatzerako orduan eraginik al du bata ala bestea erabili? Uste dut hor dagoela gakoa.

  2. admin says:

    Kaixo Ibai:

    Bai, gogoan dut nola lehenago era komentatu izan diguzun azpitituluen kontua. Egia esateko, uste dut player berri honek ere ahalbidetzen duela aukera hori. Dena dela ere, euskalTuberen jatorrizko sistemarekin uztartu beharko litzateke, lan teknikoa beraz. Alegia, azpititulua dagokion bideoarekin erlazionatzeak suposatzen duen lan teknikoa. Aztertuko dugu aukera hori, benetan aukera polita izan daitekeelako. Aukera horri buruz xehetasun gehiago emango al zeniguke?

    Bestalde, printzipioz, bideoen kargari ez dio eragiten player berriak. Gehiago esango nuke, playerra bera kargatzen apur bat gehiago tardatzen du orain.

    Hala ere, agian ohartuko zinen bideoak orain azkarrago kargatzen direla, baina ez da player berriarengatik. Kontua da kodea ere ikutu dugula, hartara konbertsioaren parametroak aldatu eta bideoa azkarrago karga dezan. Finean, orain fitxategiek gutxiago pisatzen dute (vbitratea eta erresoluzioa findu ditugu) eta horregatik da arinagoa erreprodukzioa.

    Eskerrik asko zure iruzkinagatik eta edozein iradokizun, aholku edo lagunta eskaini nahi badiguzu, gu beti entzuteko (irakurtzeko) prest!

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>