Archive for martxoa, 2008

Zibertso: Bertsotarako kanal berezia euskalTuben

Igandea, martxoa 23rd, 2008

Gaurkoan euskalTube.com gunearen ekimen berri batekin gatozkizue: Zibertso.Bertsolaritzak Interneten gero eta toki gehiago duela ikusita, eta toki hori merezi duela sinistuta, euskalTuben bertsoei eta bertsolariei aparteko txokoa eskaintzea erabaki dugu. Gainera, gero eta gehiago dira webgune honen bitartez sareratzen diren bertso bideoak. Bada, hemendik aurrera, bertsolaritzarekin zer ikusirik duten bideoak metatuko dituen kanal berezia […]

Mikroformatuak eta Operator gehigarria euskalTuben

Igandea, martxoa 23rd, 2008

Euskaltube.com guneak berrikuntza bat gaineratu die webguneko bideoei: Mikroformatuak
Mikroformatuen bitartez, bideo bakoitzari izkutuko informazioa gaineratzen zaio. Informazio hori erabiltzeko, Firefox nabigatzaile apart eta libreak Operator izeneko tresna darabil, gehigarri bat. Hemen jaitsi dezakezue debalde Firefox nabigatzailea, euskaraz. Eta hemen eskuratu dezakezue Operator tresna barra, Firefox instalatu ondoren ezarri beharrekoa. Instalatu eta erabili beldurrik gabe, […]

Eraso baten ondorioz erori da euskalTube

Larunbata, martxoa 15th, 2008

euskalTube.com gunea martxan jarri genuenetik bigarren arazo larria jasan genuen atzokoan, martxoaren 14a, ostirala.
Ordu txikietan, gauerdia pasata, norbaitek eraso egin zion webguneari, baita arrakastaz eraso ere.
Gure ikerlariak (biba zuek!) dagoeneko kasua aztertzen ari dira eta segurtasun auditoria sakona egingo dugu aurrerantzean.
Mementuz, segurtasun kopia bati esker, martxoaren 8ko webgunea berreskuratzerik izan dugu. Baina bidean martxoaren 8tik […]