Bideoak txertatzeko kode enbotatu berria
Hasieratik arazoa izan dugu bideoak beste webunetan txertatzea ahalbidetzen duen euskalTube.com guneko kodearekin.
Blog plataforma batzuetan ondo zebilen (Blogari.net), baina beste batzuetan ez (Blogak.com, WordPress, Blogger).
Froga ezberdinak egin ostean, azkenean lortu dugu ahalik eta plataforma gehienetan funtzionatzen duen kodea sortzea. Hemendik aurrera, beraz, bideoak zure webgunean txertatzerako orduan errazago egin ahal izango duzu.
Darabilzun plataforman oraindik ere kode hau ez badabil ondo, jar zaitez gurekin harremanetan.