Gehigarri berria: Jendea zer ari da ikusten?
Software baten garapena zirraragarria da. Batez ere askea bada.
Ohartarazi genuen PHPmotion ez dela “guztiz” askea. Baina bideoak partekatzeko Youtuberen estiloan daudenean artean, askeena dela dirudi behintzat.
Murrizketa batzuk ditu lizentzia eta baimen aldetik. Akaso pentsatzekoa da batzuetan, hasieran, tresna berri bat garatzerakoan bildurra edo eman behar duela batbatean askatzeak. Agian aurrerago, dena lotuago daukatenean, joango dira askatzen. Baina izpirituz nahiko askeak dira PHPmotioneko arduradunak. Hori bai.
Antza hori hartzen diot scriptari. Lizentzia aldetik murrizketak izan arren, eta PHPshield erabiliz fitxategi batzuk enkriptatu badituzte ere, tresna honen garapenerako eztabaidagunean egiten den auzolana sekulakoa da.
Gaur aurkeztu nahi dugun gehigarria foro horretan parte hartzen ari den garatzaile batek sortu du. Kurdistangoa dela dirudi gainera, bere webguneari erreparatuta.
Finean, webguneko goiburuan flash formatuan agertzen den leiho batean, mementu honetan jendea zer ikusten ari den jakin daiteke dagoeneko Euskaltube.com gunean txertatu dugun gehigarri honekin.
Zuen iritziaren zain gaude, esaiguzue ea zer iruditzen zaizuen.
Batzuetan zailtasunek superazioa bideratzen dute. Baina zein pozgarria den gauzak lehenengoan dabiltzanean…
Eguneraketa: Badirudi behar baino lehenago hitz egin dugula. Itsura aldetik oso ondo dabil gehigarria baina… arrazoiren batengatik bideoak ez dira eguneratzen, beti berdinak agertzen dira. Konpondu arte, kendu egingo dugu gehigarria eta prest dagoenean berriz jarri. Superazioa, berriz…
urria 20th, 2007 at 10:08
Ba nik oso ondo ikusten dut, eta bideoak eguneratzen dira. Itxura aldetik bikaina, Youtuben daukatenaren berdina da ezta?
urria 21st, 2007 at 11:51
Kaixo Ibai:
Benetan? Bideoak eguneratzen zaizkizu?
Demagun bi fitxa irekita dauzkazula Firefoxen.
Fitxa horietako batean bideo bat ikusten ari zara.
Bestean, euskaltube.com guneko hasierako orria (saioa hasi gabe, bestela ez baita plugin hori ikusten).
Fitxa batean bideoa erreproduzitzen utzi eta bestean hasierako orria eguneratzen baduzu, bideo horren aurrebista ageri da flash gehigarrian?
Niri behintzat ez zait hori gertatzen. Mundiala litzateke, baina! Konpondu nahian nabil eta.
Esango didazu.
Eskerrik asko zure iruzkinagatik!
urria 30th, 2007 at 14:30
Gaur irakurri dut zure erantzuna, barkatu. Ba proba hori ez nuen egin, baina bideo berriak agertzen ziren…
Orain kenduta dago, ezta?
Ez dakit ba.