Saioa hasteko arazoak: Pista batzuk eman dizkigute
Tira, dirudienez, Euskaltuben pairatzen ditugun arazoetako batzuk ez dira gure kulpa!
Konturatuko zinetenez, batzuetan arazoak izaten dira saioa hasterakoan.
Cirtex Hosting-ekoekin harremanetan jarri gara berriz eta… alajaina, pista batzuk eman dizkigute.
Nik ikusi dudanaren arabera, batzuetan datu baseak izoztua dirudi, konexiorik galdu gabe bada ere. Alegia, guztiak ongi funtzionatzen du, baina saioa hastea ezinezkoa da (eta beraz bideoak igotzea ere). Baina lehenagotik igota dagoena behar bezala ikusten da.
Hainbatetan errepikatu den arazoa da. Eta arazo hori da batzuetan blog honen gaikaldean agertzen den mezu itsusi horren jatorria ere.
Cirtex Hosting-ekoek esan didatenez, zerbitzariaren arazoa da, eta kontuan hartuko omen dute, konpontze aldera. We will take care, esan digute. Take, take…faborez.