Arazoak konponduta, erdizka bada ere
Azken 24 ordutan arazo tekniko larria izan dugu Euskaltube.com gunean.
Cirtex Hosting enpresako teknikariekin harremanetan ari gara, baina ez digute azalpen garbi bat eman. Oraindik behar bezalako azalpen baten zain gaude.
Kontua da, irailaren 30etik hona erregistratu diren erabiltzaileak eta igo diren bideoak galdu egin direla. Baita erabiltzaileek igorritako mezuak ere, eta bideoen bistazoen zenbatzaileak irailaren 30era egin dute atzera. Denboraren makina…
Denbora tarte horretan erregistratu edo bideorik bidali baduzu, berriz egitea eskertuko genizuke.
Datu batzuk ezabatu izana larria da. Ez dira gehiegi, zorionez segurtasun kopia nahiko berria zegoen (hiru egun atzera).
Ostalaritza enpresakoen arabera beraiek ez dute zerbitzarian aldaketarik egin. Baina ez da egia osoa, aldaketa txiki batzuk sumatu ditugu-eta kudeaketa arbelan. Beraien deskuido baten ondorioz gertatu bada, gaitzerdi.
Barkamenak eskatu besterik ezin dugu egin mementuz.
Azalpen gehiago emateko gai garenean, hemen jakinaraziko dizuegu.