Garapena: Zenbait xehetasun, labur labur

Euskaltube.com beta bertsioa da, oraindik aldaketa asko behar ditu hobetze aldera beraz.

Ezer baino lehen, hobetu beharreko hainbat gauza zerrendatu nahi genituzke. Akats nagusiak.

Hostinga: Euskaltube bezalako proiektu batek hosting edo zerbitazri indartsu bat behar du ondo funtziona dezan. Bideoaren luzeraren eta konexioaren arabera, arabera, motel ikus daitezke bideoak. Mementuz, oinarrizko hosting batean dago ostatu hartuta Euskaltube, handitzen joan beharko dena, erabilpenaren arabera.

Softwarea: Euskaltube.com PHPmotion izeneko softwarean oinarritua dago. Ez da software askea, baina gisa honetako proiektu baten beharra kontuan hartuta egokien iritzi izan diogun softwarea erabiltzea erabaki dugu. Mementuan, PHPmotion da hori. Software honen zati handiena kode irekikoa da baina oraindik ere fitxategi batzuk PHPShield tresnarekin enkriptatuta daude. Beraz, urrats bat besterik ez zaio falta liberatua izan dadin eta, zantzu guztien arabera, denon hobebeharrez, hori gertatuko dela dirudi.

Estandarrak: Euskaltubek ez ditu Interneteko estandarrak betetzen. Balidatzaile batera joz gero, hainbat hobespen ez dituela betetzen geratzen da agerian. Badakigu zeinen garrantzitsua den batez ere etorkizunari begira, eta gai honi heltzeko asmoa ere badugu.

Diseinua: Diseinu aldetik ere badago zer hobeturik. Bistan da. Besteak beste, taula bidez baino kapa bidez garatutako diseinua izatea da gure helburua.


Irisgarritasuna:
Estandarrak ez betetzearekin batera irisgarritasun gomendioak ere ez ditu oraindik betetzen. Hobetzeko beste afera bat.

Hizkuntza: Baliteke zenbait xehetasun euskaratu gabe egotea. Denborarekin webgunearen %100 euskaratua egotea da gure asmoa.

Konfigurazioa: Konfigurazio aldetik ere baliteke hainbat akats azaltzea. Agerian geratu ahala zuzentzen joango gara.

Nabigatzaileak: Euskaltube.com Firefox nabigatzailearekin erabiltzeko pentsatua dago. Sumatu dugu, hala ere, Firefoxen bertsio ezberdinetan eta beste nabigatzaile batzuetan, baita GNU-Linuxen distribuzio ezberdinekin ere, desitxuratua ager daitekeela. Hori ere konpontzeko bidean gara.

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>