Euskaltube.com: Harremana
Laguntzarik behar baduzu, argitu nahi duzun zalantzarik baduzu edo iradokizunik igorri nahi baduzu, blog honetan utz dezakezu zure mezua. Horretarako sortu dugu blog hau.
Maiz egindako galderak ere kontsultatu ditzakezu, ea zerbait argitzen dizuten.
Beste aukera bat zuzenean Euskaltube.com guneko administratzailearekin harremanetan jartzea da, eposta bidez. Horretarako, bidali mezu bat helbide honetara etalehenbailehen erantzutensaiatuko gara:
info[abildua]euskaltube.com
urria 10th, 2007 at 9:35
Kaixo, euskaltuben publizitatea sartzearen baldintzen informazioa nahi dut. Mila esker
urria 10th, 2007 at 9:45
kaixo: arazo bat daukat bideoak igotzean: uste dut ikurrengatik dela, hau da, :<- eta horrelakoengatik. Baina horiek kentzen baditut jadanik ez da nire bideoa izango. Mesedez, esadazue zeintzuk diren bideoak izan behar dituen oinarriak formatuaz aparte. Eskerrik asko.
urria 10th, 2007 at 10:03
Kaixo biei:
@Sara: Egia esateko, ez dakigu ziur karaktere horiek erabiltzeagatik arazorik egon daitekeen. Printzipioz ez dirudi arazorik egon behar denik. Zehaztuko diguzu mesedez non idatzi dituzun karaktere berezi horiek? Izenburuan, laburpenean, etiketetan? Horrek arazoa konpontzen lagunduko digu. Ahal bezain pronto frogatu eta erantzungo dizugu.
@Mikel: Publiziate tarifak laster egongo dira hemen eskuragarri. Bien bitartean, idatzi duzun epostaren bitartez jarriko gara zurekin harremanetan aurki.
Eskerrik asko zuen interesagatik!
urria 12th, 2007 at 9:10
Kaixo Haritz,
Galdera hau Otamotz.com atari digitaletik bidaltzen dizut. Kontua da gure herritar baten bideoak (Gotzon Aranburu) txertatzen ditugula gure atarian; berak euskaltube-ra igotzen ditu eta ondoren guk kodea hartuta albisteetan txertazen dugu.
Kontua atariaren eskubiko moduluetan ere bideoa jarri nahi dugula, baina kodea sartuta bideoa handiegi geratzen da; eta kodea manipulatzen hasita luzera eta zabalerak txikituz ez da pantaila osoa ikusten, ez dira irudi guztiak ikusten. Nola egin dezakegu bideoaren neurriak txikituz irudi osoak ikusten jarraitzeko? gaztelumendik lortu du bere blogean, baina ez dakigu nola egiten den. Milesker
Josu Aztiria
Zintzo Mintzo elkartea
urria 12th, 2007 at 11:09
Kaixo Josu:
Bai, ikusia nuen Gaztelumendik jarri duen bideoa bere blogeko eskuineko zutabean, txiki-txiki.
Proba ezazu honekin, ea lortzen duzun (jakina, <http://www.euskaltube.com/uploads/Lk5k0iZ4LDlZn2TwHPUo.flv> jartzen duen tokian zuk nahi duzun bideoaren fitxategiaren izena jarri behar duzu):
<embed src=’http://www.euskaltube.com/flvplayer.swf’ type=’application/x-shockwave-flash’ AllowScriptAccess=’never’ pluginspage=’http://www.macromedia.com/go/getflashplayer’ wmode=’transparent’ flashvars=’&file=http://www.euskaltube.com/uploads/Lk5k0iZ4LDlZn2TwHPUo.flv&width=165&height=134&displaywidth=165&displayheight=134&overstretch=true&autostart=false&showfsbutton=false&logo=http://www.euskaltube.com/image_s/playerlogo2.png&link=http://www.euskaltube.com&linktarget=_blank&backcolor=0xFFFFFF’ width=’165′ height=’134′ />
Horrela ikusi beharko zenuke:
eskerrik asko zure interesagatik
urria 13th, 2007 at 10:36
Gauza bat: “Tipo: archivo de audio o video de Windows Media” motakoak igo daitezke??
urria 13th, 2007 at 12:05
Kaixo Sara:
Ez, WMV edo Windows Media Video motako fitxategiak ezin igo daitezke. Gisa horretako fitxategia igotzen saiatu bazara, hori izan daiteke arazo nagusia.
Bideoak erraz konbertitzeko hemen aurkituko duzu informazio gehiago.
Animo! Eta eskerrik asko zure interesagatik!
AH! Eta etzazue ahaztu, nahi izanez gero, zuen kokagunea Euskaltubeko Erabiltzaileen Mapan jartzea!
Australian dagoen norbait ere batu zaigu, antza!
urria 18th, 2007 at 8:22
kaixo,
blog bat sortu berri dut eta Euskaltube-en agertzen den bideoren bat jarri nahiko nuke bertan. nola egin dezaket?
mila esker.
urria 18th, 2007 at 9:20
@snowpiece:
kaixo, lotura honetan aurkituko dituzu Euskaltubeko bideoak zure blogean jartzeko argibideak. Hala ere lortuko ez bazenu, jar zaitez berriz gurekin harremanetan eta laguntzen saiatuko gara.
Eskerrik asko!
abendua 14th, 2007 at 11:49
aupa!
Erregistratzen saiatu naiz, baina ez dit saioa hasten uzten. Irakurri det azken astean arazoak egon zirela horrekin eta konpondua dagoela, baina ni oraintxe saiatu naiz eta ezin izan naiz erregistratu. Ea zer egin dezakezuen!