Archive for urria, 2007

Gehigarri berria: Jendea zer ari da ikusten?

Asteazkena, urria 17th, 2007

Software baten garapena zirraragarria da. Batez ere askea bada.
Ohartarazi genuen PHPmotion ez dela “guztiz” askea. Baina bideoak partekatzeko Youtuberen estiloan daudenean artean, askeena dela dirudi behintzat.
Murrizketa batzuk ditu lizentzia eta baimen aldetik. Akaso pentsatzekoa da batzuetan, hasieran, tresna berri bat garatzerakoan bildurra edo eman behar duela batbatean askatzeak. Agian aurrerago, dena lotuago daukatenean, joango […]

Euskaltube bilatzailea Firefoxeko tresna barran

Astelehena, urria 15th, 2007

Librezaleko kide Etxekalte-ren eskutik, Firefox nabigatzaileko bilaketa tresnatik zuzenean euskalTube.com guneko bideoak bilatzeko plugin edo gehigarria aurkezten dizuegu.
Firefox nabigatzailea erabiltzen baduzu, instalatzeko nahikoa da lotura honetan klik egitea.
Funtsean, Firefoxen tresna barran dagoen bilatzailean euskalTubeko bilaketa motorea gaineratuko dizu. Horrela, gunera sartu gabe ere bilatu ahal izango dituzu euskalTube.com guneko bideoak!

Saioa hasteko arazoak: Pista batzuk eman dizkigute

Asteazkena, urria 10th, 2007

Tira, dirudienez, Euskaltuben pairatzen ditugun arazoetako batzuk ez dira gure kulpa!
Konturatuko zinetenez, batzuetan arazoak izaten dira saioa hasterakoan.
Cirtex Hosting-ekoekin harremanetan jarri gara berriz eta… alajaina, pista batzuk eman dizkigute.
Nik ikusi dudanaren arabera, batzuetan datu baseak izoztua dirudi, konexiorik galdu gabe bada ere. Alegia, guztiak ongi funtzionatzen du, baina saioa hastea ezinezkoa da […]

Euskaltube.com guneko erabiltzaileen mapa!

Osteguna, urria 4th, 2007

tagzaniapaste
Euskaltubeko erabiltzaileen mapa
Euskaltubeko erabiltzailea zara baina, non arraio zaude?
Hemen goian ikus dezakezuna pixkanaka osatzea nahi dugun Euskaltube.com guneko erabiltzaileen mapa da.
Zer egin behar da bertan agertzeko?
Gure mapan agertzeko, behar beharrezkoa da Tagzania.com gunean erregistratzea.
Erregistratu ondoren, saio hasi behar duzu. Saio hasita daukazunean, Tagzaniako mapetan guneak gehitzen hasi zaitezke.
Puntu bat gehitzea oso erraza da. Lehenik eta […]

Arazoak konponduta, erdizka bada ere

Asteazkena, urria 3rd, 2007

Azken 24 ordutan arazo tekniko larria izan dugu Euskaltube.com gunean.
Cirtex Hosting enpresako teknikariekin harremanetan ari gara, baina ez digute azalpen garbi bat eman. Oraindik behar bezalako azalpen baten zain gaude.
Kontua da, irailaren 30etik hona erregistratu diren erabiltzaileak eta igo diren bideoak galdu egin direla. Baita erabiltzaileek igorritako mezuak ere, eta bideoen bistazoen zenbatzaileak irailaren 30era […]

Arazoak: Gaur ez da Euskaltuberen eguna

Asteazkena, urria 3rd, 2007

Gaur ez da geure eguna.
Ezezaguna zaigun arrazoiren batengatik, Euskaltubeko bideoak ezin ikus daitezke.
Hemen aurkituko duzu informazio gehiago.
Horregatik berbideratu zaitugu hona, Euskaltube.com guneko blogera.
Bertan aurkituko dituzu hemendik aurrera geure azalpenak, eta administrazioarekin harremanetan jarri ahal izango duzu.
Ikusi duzunez, blog honetako eduki gehiena ondo ikus daiteke.
Baina, Euskaltube.com guneko orrialde nagusian ez ezik, hemen ere arazoak ageri dira […]

Garapena: Zenbait xehetasun, labur labur

Asteartea, urria 2nd, 2007

Euskaltube.com beta bertsioa da, oraindik aldaketa asko behar ditu hobetze aldera beraz.
Ezer baino lehen, hobetu beharreko hainbat gauza zerrendatu nahi genituzke. Akats nagusiak.
Hostinga: Euskaltube bezalako proiektu batek hosting edo zerbitazri indartsu bat behar du ondo funtziona dezan. Bideoaren luzeraren eta konexioaren arabera, arabera, motel ikus daitezke bideoak. Mementuz, oinarrizko hosting batean dago ostatu hartuta Euskaltube, […]

Bideoak baimendutako formatura konbertitzeko

Asteartea, urria 2nd, 2007

Euskaltube.com gunera mpg, mpeg, avi, divx, mp4 eta flv formatuan dauden bideoak igo daitezke soilik.
Baliteke zure bideoak beste formaturen batean egotea. Euskaltubera igo nahi badituzu, konbertitu beharko dituzu.
Horretarako ordenagailuan instalatu dezakezu aplikazioren bat. Baina errazena, nahiz eta denbora gehiago behar,bideo konbertsioa online egiten duten tresnak erabiltzea izan daitezk.
Tresna horien bitartez, zure idazmahaiko zein bideo konbertitu […]

Flash player: Webguneko bideoak ikusteko

Astelehena, urria 1st, 2007

Euskaltube.com gunean nabigatzerakoan bideoak ikusteko beharrezkoa da Flash Player.
Hemen jaitsi dezakezu.

Mozilla Firefox: Nabigatzeko

Astelehena, urria 1st, 2007

Euskaltube.com gunean nabigatzeko, eta seguraski Munduko Sare Zabalean murgiltzeko ere, Mozilla Firefox esploratzailea da tresna aproposena.
Gainera, euskaraz ere badago. Hemen jaitsi dezakezu, debalde.